27, 28 eta 29 azaroaren, Zaragozan

Congreso Internacional de Economía Social y Solidaria Inscripción al Congreso Internacional de Economía Social y Solidaria

Zaragozako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren 1. Biltzarra

Zaragozako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren 1. Biltzarra azaroaren 27tik 29ra ospatuko da. Biltzarrak erakunde sozial, administrazio, enpresa, eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arloan esperientziak trukatzeko eta bere etorkizunerako posibilitateaz elkarrizketan aritzeko interesa duten ekintzaile eta kontsumitzaile batuko ditu.

“Ekonomia pertsonekin elkartzen da” goiburuarekin, biltzarra  hiri osoan zehar kokatuko da, krisiaren aurrean alternatiba errealak bilatzen duen biztanleriari eredu ekonomiko etikoagoak hurbiltzeko. Biltzarra Ekonomia Sozial eta Solidarioan dauden sareak sendotzeko funtsezkoa izango da, baita sare berriak sortzeko.

Horretarako, zeharkako eta nagusi diren sei gai-ardatzek, ekonomia solidarioaren teorian eta praktikan diren gai garrantzitsuenak helduko dituzte:

  • Berrikuntza herritarra kontsumoan
  • Finantza etikoen aukerak eta erronkak
  • ESSan ezagueraren sormen eta transferentzia: feminismo eta beste ekonomien ekarpenak
  • Ekonomiko sozial eta solidarioaren sorrera eta jasangarritasuna
  • Ekonomia solidarioa nekazal arloan

Ardatzak hainbat pertsona eta maila tiporako ekintzen bidez hedatuko dira. Horrela, saiakuntza ibilbide desberdinak sortu nahi ditugu, parte-hartzaileen interes, ardura eta ezagueraren arabera.

Baina biltzarra askoz gehiago da: bi eztabaida-leku egongo dira zeharkako gaietan inspiragarriak diren esperientziak ezagutzeko. Ekonomia sozial eta solidarioko eragileek Meetic gune bat izango dute elkar topatzeko. Kontsumitzaile konprometituek alternatibak ezagutzeko aukera izango dute “Mecambio”  gune batean. Hiru egunetan zehar programazio kulturala izango da, eta sari-ekitaldi handi batek biltzarra itxiko du.

Gainera, azaroaren 26 eta 27an, Zaragozan ere, Administrazio Publiko eta Ekonomia Sozialari buruzko mintegi bat egongo da. Eta biltzarraren parean, azaroaren 27tik 29ra, Ikerlari Gazteen Topaketa bat.